Esperientzia ahaztezin bat
Familian egun berezi bat ospatu nahi baduzu, lankideekin eguneko menua jan, lagunekin elkartu … Zure bisitaren arrazoia edozein dela ere, Borda Jatetxean edozein aukera esperientzia gastronomiko aparta bilakatzen dugu.
Aurrera, sartu gure jangela erosoan, bertatik Aralarko San Migel eta Urbasa mendilerroa ikusi ahal izango dituzu eta. Utzi gure sukaldaritzaren onena erakusten: kalitate handiko osagaiekin egindako egile-platerak, gure sukaldaritza tradizionalaren esentzia mantentzen dutenak.
Ezagutu gure menuak eta karta.
TESTIGANTZAK
Hauxe diote gure bezeroek Borda Jatetxean egon ondoren:
Bikaina
Lana zela-eta joan nintzen bazkaltzera eta gozamena izan zen. Berriro joango naiz, zalantzarik gabe. Lehengai onak, ondo eta gustu handiz prestatuak eta janari ugari. Bikaina.
Primerakoa
Oso atsegina familian, bikotekidearekin… joateko. Tokia zabala eta polita da, egurrezko sabaiekin. Mahaiak handiak dira eta aulkiak erosoak, hori guztia ingurune zoragarrian. Janari bikaina eta zerbitzu aparta. Berriro itzuliko gara, zalantzarik gabe.
Jan dugun jatetxerik onenetakoa da!
Michelin izardun jatetxe baten parekoa da, plateren kalitateagatik, lanketagatik eta zaporeagatik. Ibarrean barna ibiliz gero, ezinbestekoa da bertan gelditzea, zentzumenetarako plazer handia baita.
Eguneko menu bikaina
Bidean harrapatu gintuen, eta ez zigun hutsik egin, bikaina da eta. Beste noizbait bertatik pasatzen bagara, berriro joango gara, zalantzarik gabe. Mikelekopoliyo
Borda etxean
Gozatu Borda jatetxeko gastronomiaz zure egun berezietan: familia-afariak, bazkariak elkartean, ospakizun bereziak edo erlaxatzeko asteburu bat.
Eraman gure sukaldaritzaren kalitatea eta zaporea nahi duzun lekura, eta erosotasuna irabazi eta denbora aurreztuko duzu. Berotu minutu gutxi batzuk Borda Etxean menuko plater prestatu berriak eta gozatu ezazu, arrakasta ziurtatua duzu eta. On egin!

