BORDA ERAMATEKO. BORDA ETXEAN.

Eraman etxera Bordako platerik onenak zureekin gozatzeko.

Gozatu Borda jatetxeko gastronomiaz zure egun berezietan: familia-afariak, bazkariak elkartean, ospakizun bereziak edo erlaxatzeko asteburu bat.

Eraman gure sukaldaritzaren kalitatea eta zaporea nahi duzun lekura, eta erosotasuna irabazi eta denbora aurreztuko duzu. Berotu minutu gutxi batzuk Borda Etxean menuko plater prestatu berriak eta gozatu ezazu, arrakasta ziurtatua duzu eta. On egin!!

Kontsultatu gure platerak eta deitu zure eskaera egiteko.

Apirilaren 15etik 29ra, Borda Etxean karta, guk eramango dizugu.

icono_cartEguneko menua eramateko erreserbak egun bat lehenago egin behar dira, 10:00etatik 12:00etara edo 17:00etatik 18:00etara telefonoz deituta (948 460 545).


NOLA EGINGO DUT ESKAERA BORDA ETXEAN?

Aldez aurretik esatea gure helburua zuentzako dela etxean edo nahi duzuen tokian zuek gozatzeaz bazkari on batetaz, hau da , jatetxean izango balitz bezala. Zuek eskaera
egiten duzuen momentutik gu martxan jartzen gara eskaerak egiten, saltsak prestatzen… Hori dela eta gomendio batzuk ematen ditugu erreserba egiteko garaian. Hauxek dira:

+10 gehiagoko taldea bada eskaerak jasotzen ditugu 3 egun lehenago

-10 gutxigo taldea bada eskaerak jasotzen ditugu egun 1 lehenago

IGANDEAK

Dakizuen bezala igandetan asteko atsedena egiten dugu (igande batzuk ezik, esaten dugula zeintzuk diren) baino askok galdetzen gaituzue hurrengo galdera:

Igandetan posible da etxera eramatea bazkaria?
Erantzuna BAI

Noiz egin behar da eskaera Iganderako bada?

+10 pertsona gehiagoko taldea bada eskaerak jasotzen ditugu 3 egun lehenago (taldeko funtzionamendua berdina da astebarrukoa ze igandekoa)

-10 pertsonako taldeentzat eskaerak jasotzen ditugu aurreneko ostiral arte, hau da 2 egun lehenago (hemen aldaketa txiki bat dago)

* Nota txiki bat: Igandetan ematen ditugu kartako aukera guztiak erreak ezik (hau da arkumea edo txerrikumea)