gure etxera

Borda Jatetxea 1992. urtean zabaldu zen, erretegi txiki bat bezala, Etxarri Aranatzen, Sakanako ibarrean (Nafarroa). Gaur egun, bigarren belaunaldiak tradizioa eta kalitatea uztartzen dituen autore-sukaldaritza eskaini nahi du, betiko ilusioarekin eta gauzak ongi egiteko gogo berberarekin. Gainera, harreman erraza eta konfiantzazkoa eskaintzen ditugu, etxean bezala egon zaitezen.

Zabala eta atsegina

Ezin egokiagoa da egunero bazkaltzera etortzen direnentzat nahiz familiarekin edo lagunekin egiten diren ospakizunetarako.

  • Jantoki zabala
  • Wifi-eremua
  • Bodega klimatizatua

Gure sutegietako artelanak

Aperitiboak, sarrerakoak, bigarren platerak, postreak… gure sukaldetik dugun onena ateratzea nahi dugu. Gure platerek abangoardiako zapore eta testurak dituzten arren, ez dute gure sukalde tradizionalaren esentzia galdu, kalitatezko produktuekin egiten baititugu, gure bezeroak gogobeteta geldi daitezen.

Sakanako ibarra

Jatetxea Sakanako ibarrean dago, Urbasa-Andia eta Aralar mendien artean. Inguruetan pagadi eta harizti asko dago, bai eta bertako gaztainondo, hurritz eta basaran ugari ere.

Informazio gehiago: www.sakana.eus